Amaia Aldai bikain batek gidatuta, Erlantz Garciaren taldeak jantzi ditu Plazandreak saioko txapelak Erlantz Garciaren taldeak irabazi ditu Plazandreak txapelketaren bigarren edizioko txapelak, finalean iazko titulua berretsi ezin izan duen Reyes Azkoitiaren taldea 3-0 gaindituta. Momentuko espezialistarik onenak promesa gazteekin konbinatzea izan da taldekako txapelketa honen bigarren edizio honetako helburu nagusia, baina, Leire Garai eta Uxue Osesen lana alde batera utzi gabe, Amaia Aldai izan da euren taldearen garaipenaren eragile nagusia, ez bakarrik gaurko finalean lortutako bi garaipenekin, baizik eta txapelketan zehar,finalean sartzeko erabakigarria suertatu zen Olatz Arrizabalagari ligaxkan lortutako garaipenarekin esaterako, lortutako puntuengatik. Osasun-egoeragatik egoera ezin hobea izan ez bada ere, formatu berritzaile horren aldeko apustua arrakastatsua izan da, gaurko finalean 245 lagun bildu dira Zornotzako pilotalekuan, batez ere, emakumeen esku pilota bezalako modalitate bat erakusleihoan jartzeagatik. Gure kirola aurrerapauso handiak ematen ari da, eta, dirudienez, etorkizuna bermatuta dauka, gazteenek aukera bat eskaini zaienean erakutsitako indarra eta ilusioa ikusita. Finalari hasiera emateko, Reyes Azkoitiak Mirian Arraiza antiguatarraren aldeko apustua egin du, eta Erlantz Garciak indartsu ekin dio, bere pilotaririk onena kantxaratuz. Eta Dimakoak bere boterearen erakustaldi berri bat eman du 6-12 irabaziz, sakea argudio nagusi zuelarik. Izan ere, bizkaitarrak hasierako pilotakadarekin 7 tanto lortu ditu, eta gainera Arraizak bi falta ere egin ditu, hau da, Aldairen 12 tantoetatik 9 jokaldi honetatik heldu dira, 21 minutu eta 70 pilotakada izan dituen partidan. Eta bigarren partidan ere arratiarra erabakigarria izan da bere eskuin indartsuarekin. Erlantz Garciak Uxue Oses oñatiar gaztea jarri dio lagun, eta 5-12 irabazi diete Larrarte-Bergara bikote gipuzkoarrari. Beste behin, sakea Aldairen argudio sendoenetako bat izan da eta beste bost tanto egin ditu hasierako pilotakadarekin. Hori bai, bigarren partida hau askoz ere ikusgarriagoa eta piloteatuagoa (189) izan da. Erlantz Garciaren neskek uneoro markagailuan aurretik joan diren, Reyes Azkoitiaren pilotariek partidaren lehen zatian eutsi egin diote lehiari, 4-5era arte, hain zuzen ere. Une horretan, Amaia Aldaik bikotearen pisua bere bizkarrera bota du, eta partidarako ez ezik, txapelketarako erabakigarria izan den aldea hartu dute 6-0 eko partzial batekin. Eta dena erabakita, kaiolako azken partidan Miren Larrarte Reyes Azkoitiaren ohorea salbatzen saiatu da, baina Leire Garai gasteiztarra ez zegoen horretarako prest eta 6-12 gailendu da, bere taldearen garaipen eztabaidaezina biribilduz. Arraiza 6 vs Aldai 12 Larrarte-Bergara 5 vs Alday-Osés 12 Miren Larrarte 6 vs Leire Garai 12 argazkiak ––––––––––––––––––––––––––––– Lideradas por una gran Amaia Aldai, el equipo de Erlantz García se ha hecho con las txapelas del Plazandreak El equipo de Erlantz García se hizo con las txapelas de la segunda edición del Plazandreak tras superar en la final por (3-0) a las de Reyes Azkoitia, que no ha podido revalidar el título obtenido el año pasado. Combinar a las mejores especialistas del momento con jóvenes promesas ha sido el leitmotiv de esta segunda edición de este campeonato por equipos pero, sin desmerecer el trabajo de Leire Garai y Uxue Osés, Amaia Aldai ha sido la principal artífice de la victoria, no ya solo con sus dos victorias en la final, sino con puntos determinantes como la victoria sobre Olatz Arrizabalaga en la liguilla, clave para colarse en esta final que reunió a 245 espectadores en el frontón de Zornotza. A pesar de que las circunstancias no hayan sido las óptimas por la situación sanitaria, la apuesta por este novedoso formato ha resultado un éxito, sobre todo por poner en el escaparate una modalidad como la mano femenina que va dando pasos de gigante y que parece tener asegurado su futuro por la fuerza y el entsusiasmo mostrado por las más jóvenes cuando se les ofrece una oportunidad. Para arrancar la final, Reyes Azkoitia ha apostado por la antiguotarra Mirian Arraiza, mientras que Erlantz García ha comenzado fuerte, alineando a una Amaia Aldai que ya hace dos semanas resultó clave con su trinfo sobre Olatz Arrizabalaga. Y la de Dima ha vuelto a imponer su poder con un incontestable triunfo por 6-12, con el saque como principal argumento para la vizcaina. De hecho, ha conseguido hasta 7 tantos con el pelotazo inicial, mientras que Arraiza ha cometido dos faltas, es decir, 9 de los 12 tantos de la pupila de García han llegado de esta jugada, en un partido de 21 minutos y 70 pelotazos. Y en el segundo partido la arratiana ha vuelto a resultar determinante con su bonita derecha. Erlantz García la ha acompañado de la joven oñatiarra Uxue Oses y se han impuesto con solvencia a las guipuzcoanas Larrarte-Bergara por 5-12. El saque ha vuelto a ser un sólido argumento de Aldai, jugada con la que se ha apuntado otros cinco tantos. Eso sí, este segundo partido ha resultado bastante más lucido y peloteado. A pesar de que las de Erlantz García siempre han llevado la delantera en el marcador, las pupilas de Reyes Azkoitia han aguantado en la primera parte del partido, concretamente hasta el 4-5, momento en el que Amaia Aldai se ha echado el peso de la pareja a su espalda y han pegado un estirón que ha resultado definitivo, no ya solo para el partido por parejas, sino para la resolución de este torneo que ha querido mezclar a jóvenes pelotaris con las mejores especialistas del momento, como puede ser Amaia Aldai. Y ya con todo decidido, Miren Larrarte ha tratado de salvar el honor de las de Reyes Azkoitia en el último duelo de la jaula, pero la gasteiztarra Leire Garai no estaba por la labor y se ha impuesto por 6-12, redondeando el incontestable triunfo de su equipo, que ha mostrado un gran gen competitivo. Arraiza 6 vs Aldai 12 Larrarte-Bergara 5 vs Alday-Osés 12 Miren Larrarte 6 vs Leire Garai 12