Eguerdiko emozioak oraindik erabat barneratu gabe, Hiru Hiriburuak torneoko beste lau mailetako finalak jokatu dira arratsaldez emakumezkoen esku pilotaren festa erraldoi bat jaso duen Bizkaia Pilotalekuan. Emakume Master Cup Zirkuituaren oinarriei jarraituz, txapelketa erabat irekia izan dan Gasteizen hasi, Donostian jarraitu eta Bilbon amaitu den hau eta hala nahi izan duten emakume guztiek euren behar eta nahiei egokitutako txapelketa bat topatu ahal izan dute, euren kirolaz gozatu ahal izateko.

 

200 ikusleren aurrean jokatutako finalen emaitzak honako hauek izan dira.

🏆 II. Hiru Hiriburuak torneoa emakumezkoen esku pilota

Finalak

📌 Igandea, 2023/10/15
🕐 Ordua: 16:30
🕋 Bizkaia Pilotalekua, Bilbo

⚾️ Pilota goxoa gazteak

🔴 Ezki Arizti-Maddi Etxenagusia 7
🔵Uxue Gomez-Alize Sagardui 18

⚾️ Pilota goxoa nagusiak

🔴 Jone Zumeta-Irati Arozena 8
🔵 Garazi Gil-Nagore Aramendi 18

⚾️ Pilota mistoa gazteak

🔴 Zelai Sarratea-Nahiz Bertiz 18
🔵 Larraitz Beltran-Jone Merino 8

⚾️ Pilota mistoa promesak

🔴 Aiala Uriarte-Marta Gomez 22
🔵 Olatz Insausti-Irati Betegi 9

Emakume Master Cup © 2024