Emakume Master Cup Zirkuituaren oinarriei jarraituz, txapelketa erabat irekia izan da Donsotian hasi, Bilbon jarraitu eta Gasteizen amaitu den hau eta hala nahi izan duten emakume guztiek euren behar eta nahiei egokitutako txapelketa bat topatu ahal izan dute, euren kirolaz gozatu ahal izateko.

 300 ikusleren aurrean jokatutako finalen emaitzak honako hauek izan dira.

🏆 III. Hiru Hiriburuak torneoa emakumezkoen esku pilota

Finalak

📌 Igandea, 2024/10/13
🕐 Ordua: 16:00
🕋 Ogeta Pilotalekua, Gasteiz

⚾️ Pilota goxoa nagusiak

🔴 Iribe Aristimuño-Jone Zumeta 18
🔵 Nora Martinez-Petra Rodríguez 9

⚾️ Pilota mistoa hasiberriak

🔴 Ainitze Arratibel-Ezki Aristi 18
🔵 Nora de Vega-Lur Egizabal 6

⚾️ Pilota mistoa gazteak

🔴 Naia Uriarte-Eider Pérez 16
🔵 Alize Sagardui-Uxue Gómez 18

⚾️ Pilota mistoa promesak

🔴 Iria Madariaga-Malen Lamadrid 9
🔵 Olatz Insausti-Irati Betegi 18

Emakume Master Cup © 2024