Mikel Inuntziagaren taldeak beste bi puntu eskuratu ditu Plazandreak saioaren bigarren jardunaldian Aurreko astean bi urtetan bere lehen partida galdu bazuen ere, Olatz Arrizabalaga aldeak markatzen dituen pilotari bat da eta, bere eskutik, Mikel Inuntziagaren taldeak beste bi puntu eskuratu ditu eta sailkapeneko lehen postuan dira, orotara lau partida irabazita. Gogor ekin diote bi taldeek lehen partidari eta lehen lau eta erdikoan goi mailako bi pilotari izan dira aurrez aurre, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai. Lehia ikusgarri batean, gernikarra nagusitu da 12-7-ko emaitzaz. Binakakoan ere bi aurrelari bizkaitarrak aurrez aurre jarri dituzte Mikel Inuntziagak eta Erlantz Garciak, Mendizabal eta Oses atzelari zituztela. Eta horixe izan da eguneko partidarik orekatu eta lehiatuena, Arrizabalaga-Mendizabalek tanto bakarraz lortu baitute euren bigaren puntua 12-11. Baina Erlantz Garciaren taldeak ez zuen esku hutsik joan nahi etxera eta jaialdia itxi duen bigarren kaiolakoan, Leire garai gasteiztarrak erraz irabazi dio Etxegariari kolore bakarreko partidan 3-12. Hurrengo astelehenean puntu banarekin berdinduta diren Erlantz Garciaren eta Reyes Azkoitiaren taldeak arituko dira elkarren aurka. Arrizabalaga 12 vs A. Aldai 7 Arrizabalaga-Mendizabal 12 vs A. Aldai-Oses 11 Etxegarai 3 vs Garai12 ––––––––––––––––––––––––––––––––––– El equipo de Mikel Inuntziaga ha sumado otros dos puntos en la segunda jornada del programa Plazandreak Aunque la semana pasada perdió su primer partido en dos años, Olatz Arrizabalaga es una pelotari que marca diferencias y, de su mano, el equipo de Mikel Inuntziaga han sumado otros dos puntos y son líderes de la clasificación, con un total cuatro victorias. Los dos equipos han arrancado con fuerza el primer partido y en el primer cuatro y medio se han enfrentado dos pelotaris de alto nivel, Olatz Arrizabalaga y Amaia Aldai. En un duelo peleado, la de Gernika se ha impuesto por 12-7. En el Parejas Mikel Inuntziaga y Erlantz García también se han decantado por las dos delanteras vizcaínas, con Mendizabal y Osés de zagueras. Y ese ha sido el partido más equilibrado y disputado de la jornada, ya que Arrizabalaga-Mendizabal se han impuesto por un solo tanto. Pero el equipo de Erlantz García no quería irse con las manos vacías a casa y en el segundo partido de la segunda jaula que ha cerrado el festival, la gasteiztarra Leire Garai ha ganado con facilidad a Etxegaria por 3-12 en un partido de un solo color. El próximo lunes se enfrentarán los equipos de Erlantz García y Reyes Azkoitia, empatados a un punto. Arrizabalaga 12 vs A. Aldai 7 Arrizabalaga-Mendizabal 12 vs A. Aldai-Oses 11 Etxegarai 3 vs Garai12