Lehen itzuliko bi talderik indartsuenek emango diote hasiera Plazandreak saioaren bigarren itzuliari Mikel Inuntziaga (4) eta Reyes Azkoitiaren (3) taldeek, hau da, lehenengoan punturik gehien batu zituzten bi taldeek emango diote hasiera bihar gauean Plazandreak txapelketaren ligaxkaren bigarren itzuliari Zornotzan. Txapelketari ere bi talde hauek eman zioten hasiera eta orduko hartan Mikel Inuntziagaren taldea irten zen garaile, buruz buruko bi partidetan Arrizabalaga eta Etxegaraik lortutako garaipeni esker. Reyes Azkoitiaren taldeak, bere aldetik, binakakoan lortu zuen puntua, Larrarte-Capellani esker. Bihar, ordea, bere neumoniatik osatzen jarraitzen duen atzelari errioxarrak ez du jokatzerik izango eta bere ordez berme osoko beste pilotari bat, Arrate Bergara, izango du. Esaterako iazko Plazandreak txapeketan txapela irabazitakoa da Bergara eta taldea ondo orekatzeko modua izango du Reyes Azkoitiak. ––––––––––––––––––––––––––––––– Los dos equipos más fuertes de la primera vuelta darán inicio a la segunda vuelta del programa Plazandreak Los equipos de Mikel Inuntziaga (4) y Reyes Azkoitia (3), es decir, los dos que más puntos sumaron en la primera vuelta, darán comienzo mañana por la noche a la segunda vuelta de la liguilla del campeonato Plazandreak en Zornotza. También fueron estos dos equipos los que dieron comienzo a la competición y en aquella ocasión el equipo de Mikel Inuntziaga salió victorioso gracias a los triunfos de Arrizabalaga y Etxegarai en los dos partidos mano a mano. El equipo de Reyes Azkoitia, por su parte, logró el punto en el Parejas gracias a Larrarte-Capellán. Sin embargo, mañana la zaguera riojana, que sigue recuperándose de su neumonía, no podrá competir y en su lugar estará a otra pelotari de total garantía, Arrate Bergara. Sin ir más lejos, Bergara ganó la txapela del Plazandreak del año pasado y Reyes Azkoitia podrá equilibrar bien al equipo.