ELKARRIZKETA/ENTREVISTA Enara Gaminde *Zer egin behar du zuen bikoteak ondo irabazteko aukerak izateko?* - Nire lana batezbe Amaia airez sartzea ebitatzea eta Andrea atzean behartzea da, holan Olatzek aurrean min egiteko aukerak ahal izeteko. *Bi aurrelariek esperientzia gehiago duzue eta atzelarriak gazteagoak dira, igerri dezakete presioa?* - Uste dot presioa danok izengo dogule, azkenean partidu oso garrantzitsu bat da eta hori igerri itten da, baia izen ahal da Andrea eta ni urduriago egotea, esperientzia gitxiau dekogulako. *Ligaxkako partidan Olatzek eta Enarak irabazi zuten, zerbait esan nahi du horrek?* - Nire ustez ez, ligazkako partidua oso parekatua izan zan, baia gu apur bet hobeak izan ginen. Finalean edonork irabazi ahalko dauela uste dot eta lan oso gogorrak egin beharko doguz bi bikoteak. *Eta Irunen izanda, aurreko bietan jenderik gabe edo ia jenderik gabe jokatu zenuten, oraingoan harmailak beteta arituko zarete, zertan aldatzen da?* - Urduritasun gehiau nabaritu ahalko dogu, baia niri ilusino asko itten doste hainbeste jenderen aurrean jokatzea, eta uste dot giroa oso polita izengo dala.